BCCCAP00000000000000000001790

urduri ta kezkaz betea. Entzun baizuen Josetxorekin edukitako elkar-izketa guzia. Mutillaren biotzean ere etzan, bada, kezkarik pal– ta. Erotutako baten begiratuak ziran Peliperenak. Josetxo agurtu ta gainbeera zijoala, agertu zan berriro Pelipe. Neskak begiak eme zeramazkien eta urrutira ikusi zuen, arri kozkor baten gaiñean exerita nola zegoen, andik bidera ateratzeko asmoan noski neskarengana. Onek aurretik lagun bat zeraman, gi– zonezkoa gaiñera. Etzan ausartu, baiña bai beraizik ere bistara azaldu, neska izutzeagatik. Ezkutatu zan arte, katamotza bezela egon zitzaion begira, agian egokiera obea arkituko zuela pentsatuz, eta erabakia zeukana nola errezena burutu ikasten. Orduan ori neskari umekeri bat iruditu zitzaion. Beste ezer egiteko kemenik etzeukan mutil gixaixo baten joera. Bera izutzeko asmakizun bat. Baiña oker zebillen. Bere neurriak artu bearrak zeuzkan. Beste– la, bazterren batean gutxiena uste zuenean garbituko zuen. Egunero, askotan bere eginbearrak utzita, ez lo– rik, ez jan, lotsa galdua, atsedenik ezin arturik, beti neska non arrapatuko zebillen Pelipe, onez edo txa– rrez bereganatu nairik; bere egoera larri artatik nola aterako. Joanitak, lasai-itxurak egiten bazituen ere, orrela zebillen mutillarekin kontuz, gorrotoz ta amorruz ze– billela antz ematen etzegoen zailla. Mutil gizarajoa– ren bizimodua ere tristea zan, bereak zituen kulparik geienak baiña. Gaitz orren sendagaia ere garratza zan, ta etzuen artu nai. -Neretzat ez baaiz, ezta besterentzat ere! Ori zan bere betiko leloa. Oldozpen orrek itxutua zeukan gure mutilla. Berdin etzeukan neskak baietza emango zion itxaropenik. 147

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz