BCCCAP00000000000000000001790
batetik garbitu nai banau, ez du egokieraren paltarik izango. -Onda pentsatu ezkero, ikaragarria iruditzen zait ortaraiño gizon bat erotzea ere. Baiña beti pentsa– mentu bat bere buruan, eta ezin kendu. Orrela dabi– llenak, bere buruari arrazoi ematen dio. Edozeiñen– tzat ere zama gaiztoa izan bear du orrek. -Eta zuri erasotzen badizu? -Zuk bezelako arraixkua daukat. Baiña nerekin ez da ausartuko. Ez da orren burugabea. Arek onda daki ortan ez detala kulparik. Ni ilko baniñu, bere burua galduko luke, eta zu aske geratuko ziñake. Arek, berriz, ez du zu besterentzat geratzerik nai. Iñori egitezkeroz, zuri erasoko dizu. -Atarramentu anean jartzen gaitu orretxek. -Nik garbi agertu diot ez naizela ezertan ere sar- tu. Bere erra eta gorroto gaiztoak zure aurka dauzka. Gogor jarri zaidanean, indarrez asteko asmoan, or– tzak erakutsi dizkiot. Ez dala aari-jokora etorri esan dit. «Neretzat edo iñorentzat ez», ori du betiko leloa. -Josetxo, nik ez diot ezer ere sinisten. Itza ta pu– tza jardunagatik, ori ortan geratuko da. Trumoi otsa ugari, ta euririk ez. -Obe. Ez naiz iñor galtzen ikusi-zale. Erasotzez– keroz, aulenari egingo dio. Ez baidu bestetarako ba– lio. Bizia maite badezu, bazabiltzake orrekin erne. Ez baidu atzera egin nai. Bere seta gaiztoari indar ta sua ematen dizkio. Badirudi berak mundu au bukatu nai duela. Baiña zurekin hatera. Izketan-izketan biak, eta serio, ustegabean joan zitzaien denbora. Presaka tratu ta esne pixarrak ka– rroxan artuz, bixi-bixi joan zan neska bere bidean, Pelipe aterako zitzaion beldurrak. Alare, etzuen uste Josetxok zion bezin amorratua zebillenik. Arrokeria noski delia. Beste karroxa bat azaldu zitzaion zear-bidetik au– rrera, eta elkarrekin joan ziran Donostiraiño. Baiña 146
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz