BCCCAP00000000000000000001790

ori. Baiña barkatu, Pelipe. Ni ere gizona nauk, eta gaztea ta sasoikoa oraindik. Neskatxa eder batekin itzegitea atsegin egiten zaidak, batez ere onekin, go– gozkoa dit eta. -Zerbait izango dek, ura nerekin zapuztu dek eta. -Bejondeikela! Ori dek beste ateraldi bat. Petrala badirudik. Itxutua agola eta ezin aizela arrazoitara erori. Neska zapuztu zaikela ta nik ote ditut erruak? Biotzeko arazo auek ondo konpontzeko espatsuegi abil, motell. Asko maite izan baiñu, ez uan orren utsagatik atzeratuko. -Aren begiak i ikusten iñutela eta iri begira zeu– dela esan zidaken. -Eta zer nai uke: ari begiak kentzea? Nik ez ne– kiken ori. Guk ez diagu emen ortaz itzegiten. Maite kontuan ere gutxitan aritzen gaituk. Baiña neskatxa ori atsegin zaidak. Len ere esan dit. Alare, ik begiak zabaldu dizkidak. Auek bai orain ura ikusiko dutela. Oraintxe lenengo entzuten dit ori. Eskerrik asko, mo– tell. Ez dakik nolako poza ematen didaken orrekin. Gure baserrirako ez uke gaizki etorriko. Nere aiton– -amonak ortara zirikatzen niotek. Bere gurasoak ere bai. Alaba gure etxeko andretzat artua zeukatek, biak bakarrik bizi itun ta. Ez dit gezurrik esango, jakin dezaken norekin abillen. Ondo edo gaizki artu, nere begiak ere orri begiratzen ziotek. Arekin itzegiteko, noiz etorriko zai pozez egoten nauk. Biotzean zeukat neskatxa ori. Ez banau iruzurtzen, baita berak ere ni. Askotan, non gauden ere aztuta, itza ta putza emen– txe aritzen gaituk luzaroan, ezin berezirik. Ezin ba– dek aztu, dioken bezela, maite detalako estuasun be– rean arkitzen nauk ni. Ustegabean sartu zaidana. Ametsetatik esnatzean, goizero zearo lotua geratzen nauk. Zoritxarrez, neretzat itxaropenik gabea gaiñe– ra, baldin-ta bere borondatez irekiko kate ori ez badu austen. Eta beti elkarrekin emen ibilli bear. Askotan hatera ikusi zaituztet, serio xamar baiña. Ori ez dek nere egitekoa. Ezta irea ere. Neskak zeukak azkene- 136

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz