BCCCAP00000000000000000001790
AARIGOGORTXOA Urrengo egunean bertan, neskaren zai egoten zan lekura joan zitzaion Josetxori kargu artzera. Asarre xamar gaiñera, bere eskubideak mutillak autsi baliz– kio bezela, zearo bere kirioak aidatuta. Ordurako mutillak ere bazekien, ordea, bikote ura etzebillela ondo. Neskak dena kontatu baizion. Ala bear ta orduantxe zetorren Joanita karroxare– kin. Bai aguro ikusi ere onek Pelipe aldapa gora etortzen. Baiña oraindik bide-gurutzera ateratzekoa eta ez zetorrenaren bistan. Bertan zaldia ezkutuan utzi ta jokoa ikustera aiek izketan ari ziran lekura urbildu zan tirabidean, eta ezkutuan geratu, aiek itze– giten zuten guzia entzuteko moduan. Bazekien noski etzuela ondo egiten. Baiña itzegiten zutenaren berri jakitea baziteken bere munduko etorkizunerako ere garrantzi aundikoa izatea. -Zer egiten dek ik emen? -galdetu zion Pelipek itzetik ortzera, agurtu ere gabe. Muturje itxusia zeka– rren. -Baita iri ere, Pelipe. Ongi etorria -erantzun zion Josetxok, benetan adarra joaz. -Egun onak iretzat izango dituk, baiña ez nere– tzat. 134
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz