BCCCAP00000000000000000001790

ala esan bearko dezu. Benetako naigabea ematen di– dazu. Min gaiztoa izaten ornen da ezin etsi ori. Bai– ña berandu damutzea baiño naiago det, zemai ta arraixku guzien gaiñetik, ilko nauzula jakinta ere, orain bertan berriro moztu. Lenengo esan nizunean atzeratu baziña, eta besteren batekin asi -berdin emakume paltarik ez dago-, onuzkero ezin etsirik geiena pasa zitzaizun. Baiña ez. Onean edo txarrean, nere Jainkoa baziña bezela, zure borondatera makur– tu bear det. -Ezin naun, ordea, itzaz aztu. Ez al niñunan, nik i ainbeste, ik ni maite? Ezin aztu ori sendatzeko etzegon ezer ere botiketan, eta ni iregatik asko ari naun supritzen. Biotzarekin etzegon jolasik. -Ez bazan munduan beste mutillik izan ere, ni ez nintzan zurekin elkartuko. II bear banauzu, il nauzu. Baiña nere itxaropenetan ez bizi. Izan ere, nor urbil– duko da bere aita iltzeko edozeiñi milla pezetakoren bat eskeiñiko liokenarengana? Aita ez badezu maite, nola emaztea, bein urte batzuk pasa ta gero? -Nik etzizkionat iñori, nere aita iltzeko, milla pe– zeta eskeiñi. -Ez dizut eskeiñi zenizkionik esan. Baiña ez dira iru illebete, «Gure etxera etortzeko nere aitak beldur– tzen baaun, milla pezetako batekin nork illa !aster bi– llatuko diñat» esan zenidan. Ni geroztik beldurrak nabil. Ez aitak, ez; zuk izutzen nauzu. Len ere esan dizut: il naiago det, bada, zurekin ezkondu baiño. Orain nere berri ondo badakizu. Ni betiko bidean ibiliko naiz eta arrapatzen ez naiz zailla izango. -Alajainkia! Goxoa agon! Eta orain beste batek artu al din leku ori? -Ez du oraindik, garbi esateko, leku orí bete. Iñork ez du nere biotz ori irabazi. Baiña badet beste bat begiz joa, eta seguro badakit arek ere benetan maite nauela. Baiña ixilik dago. Ni aske ikusi arte, ez da mintzatuko ere. 131

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz