BCCCAP00000000000000000001790

Bordatxo inguruko nekazariak larunbatero goize– ko seietarako autobus bat ekartzen zuten barazki eta tratuak Donostira eramateko. Antonio nere anaia joa– ten zan. Nik autobuseraiño laguntzen nion. Pelipe ere joaten zan, eta an egin giñan adiskide. -Kaixo, Joanita -agurtuko zuen, begietatik sua zeríola. -Ongi etorri, Pelipe ---erantzungo zion legor eta serio, daldaraka. Deabru aren aurrean bere burua ikusteak bere onetatik ateratzen zuen neska gaixoa, eta alegin gu– ziak egiñagatik ezin galerazi. -Neregandik iges abillen, baiña alperrik -oiu egingo zion. -Nere atzetik dabillena ere alperrik ibiliko da, bada. Ni ez nabil iñoren igesi. Dauzkadan egin bea– rrak betetzeko, nere bidetik nabil. Oiek dira neretzat bearrezkoenak. -Joan zan igandean ara azaltzeko, eta etorrí ez. -Ez al dizut gutxienez amar milla aldiz esan zuk eta nik elkarrekin ez daukagula zer ikusirik? Nere zai ez egotekotan ez nintzan, bada, agurtu? Edo zuk mantentzen dezun txakurren bat naizela uste al dezu, zuk nai dituzun kutixietarako? Ni pertsona bat naiz, eta askea, nai dedanarekin eta nai dedan lekura joa– teko. Pakean utzi nazazu mesedez, nere ordurako etxera joan bear det eta. Edo zurekin austeko nota– ríoarengana joan bear al degu, lekuko ta guzi, agiri bat egitera? Pakean uzteagatik ortaraiñoxe ere ma– kurtuko nintzake. -Emendik lenbailen anka egin nai den Josetxore– kin egoteko. -Nai ta nai ez egon bearra daukat, eta zeiñek ga– lerazi bear dit? -lnl urtean elkarrekin ibilita, iseka au gero? -Josetxo azaldu baiño len nere ezezkoa eman ni- zun. Egia da orí; eta zuk ere, egia aitortu nai badezu, 130

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz