BCCCAP00000000000000000001790

-Ez al dakizu andregairik ezin billatu dutenak Urkiolako San Antoniori eskatzen diotela? Zure ai– ton-amonak orixe egingo dute, mezaren bat edo bi enkargatuta ortarako. Bat entzungo dezute; ta an ber– tan bazkari eder bat egin eta gero txuxenean etxera. -Alajainkia! Laster etsi dute. Aitonak esan zida– nez, ogei ta amalau urterekin ezkondu ornen zan be– ra, ta nik oraindik ogei laster ditut betetzekoak. Amaika meza atera bearko dituzte orduan. Kontatu zion andregaia nola billatu zuen aitonak. Berriro parrari eman zion neskak. -Orduan nik ere aria ta jostorratza nerekin erabili bearko ditut, zuk galtzak austen dituzunean josteko. Amonak ere, bada, inguru xamar izango zituen ogei ta amalau, ordurako beteak ez bazituen ere. Orren berri banekien aitonak esanta. Bere laguna ornen zuen gaztetan. Baita nongo bide bazterreko txarran– txak autsi zion ere. -Olakorik gabe konponduko gerala uste det. Eta San Antoniok zer ikusi dauka ezkongaien gora-bee– retan? -Zuk ez dezu entzun San Antoniok nolako mese– dea egin zion senargaia ezin billatu zuen neska zaar bati? -Ez badidazu esaten, barau nago ni ortaz. Olako berriketarik ez det entzun, ibili naizen lekuan. -Neskatxa bat zaartzen ari zan, gu denok bezela. Baiña ezkondu nai zuen. Senargairik ezin billatu, or– dea, eta gero ta zaillago. Iñor etzitzaiola urbiltzen, eta San Antonioren mirarien berri jakin. Bazeukan etxean beraren irudi txiki bat. Egunean bi aldiz eska– tzen zion grazi ori, eta aren omenez limosnak egiten ornen zituen. Alare, San Antoniok gor aidea ornen zeukan. Etzion entzuten. - Txoroa aleena neskatxa ura. San Antoniori zer ajola bear dio? -Azkenean neskak etsi zuen; eta, etsia eta asarre, 120

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz