BCCCAP00000000000000000001790

tek nik baiño atzera-aurrera geiago egingo zituen onuzkero. -Astelenean Urkiolara giazik, San Antoniora, ai– ton-amonak. Mendi batean dagoen eliza dek au. I ere joango al intzake gurekin? -Non dago ori? Emendik urruti xamar noski. As– kotan entzuna daukat. -Bizkaian. Baiña egun guzirako joango gaituk. Tasis bat artuko diagu. -Eta etxeko lanak nork egin bear ditu? -Ukuilluko gora-beera guziak kazereñoak egingo dizkik. Naiko bazka botako ziek beiei. Goseak etzaizkiguk ondatuko. Beste gaiñerakoa Joanitak. Igaz bezela aurten ere. Guk marmitak atean utziko dizkiagu. Arek artuko dizkik emendik, eta eguerdian ekarri ere. -Ez dago gaizki pentsatua. Pozik joango naiz. Mundu au zerbait ikusteko ez daukat gogoaren palta– rik. -Astelenean joango gaituk, eta ire bizkar uzten diagu neskari abisatzea. -Bai, aitona. Biar goizean bertan gaiñera. Josetxok ala pentsatzen zuen: neska etxeko ala– batzat artua zeukatela. Urrengo egunean, aitonaren agindua pozik egin zuen. -Badakizu, Joanita, astelenean San Antonio Ur- kiolakora goazela? Neska oso alaia zan, eta algara gozoa egin zuen. -Orren parragarría al da nik esan dizudana? -Aiton-amonak zurekin laster etsi dute. -San Antoniora joan bear degula ta etsi? Nola ulertu liteke ori, Joanita? -Ezin dizutela andregairik billatu, alegia. -Nola batu litezke bi alde oiek? Urkiolako San Antoniora dijoazelako, ez naizela ezkonduko etsi du– tela? 119

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz