BCCCAP00000000000000000001790
-Joanita zer moduzko neska iruditzen zaizu, Jo– setxo? -Oraindik gutxi ezagutzen det. Baiña beste asko– ren antzekoa: alaia, iztuna, baiña benetan garbia ta txukuna. Onek ez du ezpaiñik pintatzen. Ezta eskue– tako azkazalik zikindu ere. Amonak parrari eman zion. Atsegiña izan zi– tzaion Josetxoren ateraldia. -Ez du, ez, ori bakarra. Neska ederra da gorpu– tzez. Biotza besterik ez duana gaiñera. Eder azaltze– ko ez dauka, zuk diozun bezela, ezpain ta azkazalak zikindu bearrik. Jainkoak daki iru urte auetan orrek zenbat lagundu digun. Josetxok irentsi edo ez, amonak sare ta amuak ugari jartzen zizkion. Beraizik ari zan amona. Baiña oraindik aren oituren berri etzekien ondo, eta etzuen jarraitu nai izan, geiegi zirikatu gabe. Baiña aiton– -amonak ura nai zuten etxerako, bi auzoak elkartua– go bizitzeko. Josetxo aitonarengana joan zan, bada, egunaren ordurik geienak arekin pasa bearko zituen ta. Orain bere kopeteko izerdiz irabazten zuen zer jantzi ta zer jana. Beste gusto bat artzen ornen ziola janari, lo– tsarik gabe beiñepein. Amabietarako berriz an zegoar., Joanita etorri zai. Biak errespetoz begiratzen zioten elkarri. Orain– dik ez baizuten elkar ondo ezagutzen. Jetxi zan nes– ka, ta: -Atzo zuk eman zenidan paper aren bitartez amonak eskatzen zidana emen dakart. Eta eskura eman zion, esanaz: -Nik denaren kontua badakart, baiña zure amona ta nere ama konponduko dira datorren igandean. -Ondo dago. Etxeko andreen egitekoa ornen da ori: eguneroko artu-emanen kontuak zuzen eramatea. -Josetxo, zuk zigarrorik erretzen al dezu? -gal– detu zion. 105
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz