BCCCAP00000000000000000001790

Txuxenean baserrira etorri zan, bazkal aurrean berriz trasteen billa joatekotan; arek etxerako zekarz– kien pusken billa alegia. Alai ikusi zuen mutilla, etxera sartzerakoan, amonak. «Ez ditek asiera txarra egin» zion berekiko. Bazekien, ordea, beste batekin zebillela neska, ama– sei bat urte zitueneko. Orain emezortzi zeuzkan. Be– ra baiño amar bat urtez zaarragoa zuen laguna; eta elkar maitasun aundi gabe eta geroztik arekin autsi eziñik, orpoz orpo jarraitzen ziola. Baiña Josetxoren ondoan parregarria zan: motz lodikote anka txabal bat, buruan aizea besterik etzeu– kana; etzan alperra; baserritarra eta nekazaritzatik bi– zi zana; baiña jenio gaiztokoa. Taberna zulo guzie– tan, bein zurrutak berotzen zuenean, maiz izaten zuen burruka ta iskanbilla. Ematen zuen baiño geia– go artua zan. Eta, jakiña, neskak ondo zekien griña biurri oien berri. Joanita, bada, oso otz eta igeska ze– billen arekin. Baiña mutilla etxera etortzen zitzaion, ta jarraitu egin bear. Josetxo mutil berriak, ikusi zueneko txoratu zuen. Baiña bestea nola utzi? Etxean aiton-amonen elkar-izketa ere orixe zan, bada, geienetan: -Neskatxa ori gure mutillarekin maiteminduko balitz... Gaur egunean baserri askotakoa ere bai noski, batez ere emakumeena. Zuten guzia baserriari eman; eta gero, ura galtzera dijoala ikusteak, bene– tan samintzen ditu; ainbeste urteetako neke ta lanak egindako aurrerapenak eta erositako tresnak, aiekin xentimorik artu gabe, dena galdua. Kalean bizi da– nak lanaren ordaiñak artuko ditu aurreratuta edo aiek bere atsegiñetarako txaututa. Baiña baserrita– rraren etorkizuna ez da berdin: baserria utziarekin, kito. Anttoni, beiñepein, beti zirika ari zitzaion: 104

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz