BCCCAP00000000000000000001790
bat egin zion neskak-. Ez dago gaizki pentsatua ori. Bakarrik bizi dira eta neketan, xaartu xamarrak. Ba,– serria galdu nai ez, berriz. Len ere esan dizut naiga– be ematen didatela. Olako etxea, oiek joatean, larrak eta sasiak estaliko du, ta kito, eziñean arkitzean Erruki Etxera joan bearko luteke ta. Beti bi auzoak ondo konpondu izan gera. Baiña bejondeizula berriro ere! Zuk salbatuko dituzu. -Aitonaren nekeak asko arindu dituk, baiña amo– narenik ez. -Ori ere, Josetxo, zure esku daga -erantzun zion. Neskaren enbidoa ote zan ori? Mutillak, beiñe- pein, etzuen ala ulertu. Marmitak kargatu zituzten, eta: -Agur, Josetxo. Bueltara arte. -Agur, Joanita. Al badet, txuxen etorriko naiz. Neskak naia bazeukan, eta denbora gutxian asko ikasi zuen: mutil gazte eder bat zala; biotz onekoa; errukituz, aiton-amonak berak jasoko zituela; baita baserriari etorkizuna eman ere. Milloi baten artean, gaurko egunean beiñepein, olako mutillik etzuela bi– llatuko. Berak zionez, aitonaren nekeak arindu zitue• la. Amona gaixoa beti bezela lanpean geratzen. Arentzat, nai ta nai ez, beste laguna bear. Bai; pozik joango litzake bertako etxeko andre. Baiña ortarako zeukan eragozpena, nola garaitu? Lenengo ikusi ta eduki zuten elkar-izketak biotza ukitu zion neskari: probintzi guzian beste olako mu– til bat ezin litekela billatu. Pentsamentu oiek igaro ziran Joanitaren burutik; eta, esneketariaren ipuian bezela, ametsetan jetxi zan. Josetxori ere zarrazta bero bat egin zion. Amona– ri laguntzeko alako bat baleuka, etxean dena kon– pondua legoke. Au aske-askea zegoen. Etzeukan Joanitak bezelako eragozpenik. Ortik aurrerakoa po– liki-poliki Kupidok egingo zuen. 103
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz