BCCCAP00000000000000000001789

Euri asko egin zuen batean, bidea lokatzez betea. Gure Martina, berriz, bazetorren bakarrik, pake-pakean, ixil-ixilik, arri batetik bestera jauzika, oiñetakoak ez zikintzearren ur-putzuen iges. Aize pixka bat ere bazebillen. Gure Martinaren begi-belarriak bidera zeuden, putzu-zuloetara jarriak. Etsaiak, ixil-ixilik atzetik eto– rrita, arri batetik bestera jauzi egiterakoan, bi beso ondoetatik artuta, bizkarrez bota zuen lokatzetara. Baiña-neska aundi samarra zan, ta gaztea: ama– sei urtetik gora beiñepein. Bere indar guziekin zuti– tu egin zan. Mutillaren larritasuna etzan nolanai– koa, neska igesi egin nairik asi zanean. Besteak, ordea, obeto eldu zion. Baiña berriro indar egin zuen neskak, mutilla lokatzetara jausiz. An eraso zioten ziraldoka lokatzetan burruka, txerriak bezela, batean gaiñera, bestean azpira, txandaka. Martinak, izutua ta nekatua, igerri zion galdua zegoela. Orduan, len esan degun laban txiki ura artuta, ipur-masailletik sartu zion. Karraxi bat egin ere bai mutillak, oiu egiñaz: - Oraintxe bertan itoko aunat! Izutu zan Martina: galdu zala; etzeukala igesbi– derik. Neska-mutillak burruka zebiltzan lekutik urbil samar zetozen egurasten eta jolasean iru gazte, bi mutil eta neska, elkarrekin kontu kontari; eta, bideko ixkanbillak eta zaratak entzunik, irurak batera neskari laguntzeko asmoan lasterka joan ziran. Aiek etortzen ikusita, dena zegoen bezela utzirik, iges egin zuen mutillak, burrukariak , zugaitzpe artan ezkutatuz. - Au ez dek ortara geratuko, neska izanta muti– llari labanka eraso badion! 96

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz