BCCCAP00000000000000000001789
Alare, iñoizka Lurdesa joateko beta arrapatzen zuen. bera neskame zegoen lekutik eroso geratzen baizitzaien. Urte bete laister beteko zan iges egin zuela etxe– tik. Amasei urte bete berriak. Neskatxa dotorea zegoen , baiña azken aldera asi zan beldurtzen. Mutil bat beti aterako zitzaion bidera, Baiña etzion itzik egingo. Bere etxeraiño jarraituko zion. Marti– na, berriz, benetan larritzen zan. Osabari kontatu zizkion bere kezkak. Berak ere ikusia zuen, eta aolku bat eman zion: - Kontuz mutil orrekin. Len ere bi aldiz ixkanbil gaiztoak sortua da ori. - Ezagutzen al dezu? - Bai. Askotan ibiltzen da ori inguru auetan. Aspalditik da nere ezaguna . Geronekoan ikusi nuen. Espetxean ere egona dala uste det. Orren beldurrak bazabiltza, beste dendaren batera bialiko zaitugu, prantzesez ere zerbait ikasi dezu ta. - Ez, osaba. Etxeko andrearekin oso kontentu nago, tarteka-tarteka sari bikoitzak ematen dizkit eta. - Bai. Emakume ona da, modua ere badauka ta. Baiña kontuz mutil orrekin. - Nik gogor egingo diot. Nerekin asten bada, ez da ondo aterako. Martina, bada, eme zebillen. Azkazal arteak gar– bitzeko laban txiki bat ibiltzen zuen beti berekin. Beartzen bazan, uraxe sartuko zion ipur masailletik. Etzan egunero azaltzen bere bistara, neskak susmur txarra artuko zion bildurrak noski. Osabak esan ziona gogoan zeukan, eta lengo eskarmentua ere bai. Bizi zan arte etzitzaion aztuko. Bidea ere beldurra sartzeko modukoa: dena zugaitzpean, estua; eta inguru artan etxe bat baka– rrik etzan lekua. 95
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz