BCCCAP00000000000000000001789

Alare, noizbait billatu zion denda aundi batean. Bertako etxeko andrea euskalduna zan; prantzesez ere ondo zekiena. Ari laguntzen jarri zuten. Denda bikaiña zan ta etorri aundia zeukan. Ber– tako jendeak, etxekoandreak, egingo zuen, bada, sal-maieko lana. Martinak, bertako garbitasuna, eta saldu bear zan gauza paketetan jarri. Etzuen asko irabazten. Ura bezela illa non erori ez dutenak, zapalduak izaten dira beti, eta eskubi– derik gabeak. Baiña irabazi guzia beretzat, larunba– tero etxea garbitzen izebari laguntzeagatik. Izebak ala galdetu zion bein: - Dendan ez bazaude kontentu, esaiguzu. Beste nonbait billatuko genizuke lana. lrabazi gutxi da ori, egiten dezun lanarentzat. - Ez. Konten nabil. Emakume ona da, gaiñera, nerekin. Jakiña, nere urteak badijoaz, eta beti ere geiagoren naia ez da arritzeko. - Ori, Martina, zure esku daukazu. - Zergatik galdetzen didazu, bada, ori? -Askotan triste samar ikusten zaitut eta. - Ez da or kontentu ez nabillelako. Nere ama ta etxekoak datozkit gogora. Batez ere Martintxo, nere semea. Zer egin ote diote ari? - Ango berri jakin nai zenduke orduan? - Ori zalantzarik gabe. Baiña etzait komeni ere. An aztua egongo da ori dena, eta zergatik berritu? Baiña naita ere ezin aztu. Okerragoak igaroa naiz, baiña askotan izaten ditut olako aldiak. Martinak bertan jardun zuen. Lanpean baizego– en, xox batzuk irabazten etzan erreza. Etxeko garbi– tasuna ia erabat berari uzten zioten. Baratza txiki ura ere esan ziteken aren esku zegoela, eta gero dendako zortzi orduak. Ori dena bere atsedenari kendu bear. 94

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz