BCCCAP00000000000000000001789
burua mantentzeko aifü::1.. Baiña naiko eskarmentu eman zioten. Bere burua iltzeko zorian ibili zala oroitzean, izu laborreak lotu zion biotza. Jainkoak libra zezala aurrerantzean olako zirikaldietatik. Biziak bazituen aiderdi txarrak eta onak, batez ere sinismenak era– kusten digun geroko itxaropenarekin. - Ikaragarria egin nuen ia. Eskerrak koiñata eta anaiari. Bazekien bere igesak geiena aiek naigabetuko zituela. Exeri ta gertakari auek ausnartuz negar egin zuen, zerbait lasaitu zan arte. - Zer egin bear det nik orain? Ori zan bere buruausterik larriena. Sakelak utsak zeuzkan; lantegi ta etxerik etzeu– kan; norabait laguntza eske urbiltzen bazan, bere burua arraixkoan jarriko zuen. - Nai duenak pentsa dezala nai duen bezela. Baiña semea utzia ez det ondo egin. Baiña nai ta nai ezkoa. Beste norbait bere lekuan arkitu balitza, berdin egingo zuen. Eziñaren lanak. -:- Utzi nauten bezela, nik ezin nezakean ezer egin. Nere aizpa Paulari utziko nion. Baiña aren seme-alabak berea baiño azixeagoak ziran, eta aiek tratu txarra emango zioten kezka. Olakoak besteen famelietan gaizki ikusiak izaten baidira. - Nere ustez, lekurik seguruenean utzi det aurra. Nolako martxa eman bere bizimoduari pentsatu bearra zeukan, eta erabaki bat artu baiño len era– gozpen bat zeukan !arria: gurutze gorri bat zeukala 79
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz