BCCCAP00000000000000000001789

- Zer du nere alabak? Berri txarrekin al zatoz? - Esan dizut, bada: garbiena... Oraindik ez al diozu antzik eman? Erri guzian ez da besterik entzuten. Arritzen naiz zu ez oartzea. ~ Zertan ez antzeman? - Zure alabaren egoerari. - Nere alabak zer txarrik dauka? - Aur egiteko dagoela, eta aurreratu samarra, gaiñera. - Baiña zer diozu, doña Mertzedes? Neri adarra jotzera al zatoz? - Naiago nuke ala banetor. Ez dira iñori adarra jotzeko kontuak auek. Berri onak ematea atsegin izaten zait. Baiña oraingo au, zoritxarrez, danontza– ko da tristea ta negargarria. Malkoak zerizkiola, ala erantzun zion doña Joanak: - Nola liteke ori, aingerutxo bat da nere alaba ta? - Nik ez diot ezer ere kentzen. Baiña egia esa- ten dizut: Martina nabarmen-nabarmen daga, eta arritzen naiz zu ez oartua. - Zer zabiltzate orduan or, leku segurura bial– tzen nuela uste nuen ta? - Jostundegian ez dabil erlemandorik. An zain- duko ditut. Andik kanpora ez daukat zer ikusirik. - Nik ori maite nuen bezela ta ziri ederra sartu dit! Eta malkoak zerizkion. - Bai; badakit, gazteena zalako ere, asko maite zenuela. Bera, berriz, ain apal, eder eta xumea da gaixoa. - Au geiegia da neretzat. - Eta zer egin bear diozu? - Berarekin itzegitean pentsatuko det. 34

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz