BCCCAP00000000000000000001789
- Uraxe herbera da, bada. Gizon au da bat eraman zutenetakoa. Onen negozioan lan egiten nuen. Aurtxo au, berriz, utzia zeukaten noski, etsi ta gero seme bat izan zutelako noski. Baiña ia arratsaldero etortzen zitzaidan nere lantokira. An ibiltzen zan jolasean. Ni seguru nengoen nagusia– rena zala. Onen emaztea ta seme jaio berria ilda, alargun geratu zan au. Eta, nerekin ezkontzeko asmoan Martintxóren txeetasunak argitzen asi giñanean, arrituta geratu nintzan, musuka era– biltzen nuen umetxo ura nerea zala eta ez nuela ezagutu. - Ipui kontari ari zeratela dirudi. Baiña aurrak zure antza aundia dauka. - Egi-egia da, bada. Auxe da Martín Etxebeste, zuen besoetakoa. - Gu biok benetan pozten gera, bada. Zu, Mar– tina, eta zure semea arkituarekin, arantza zorrotz bat ateratzen diguzu: besoetako aurra izaki ta ez ate genduen onda zaindu. - Bai. Badakit saiatu ziñatela. Baiña amaren egosgorkeria. Bizi al da? - Bai; ta osasun ona dauka oraindik. Ezin dala ibili. Ordu asko oatzean pasatzen ditu. Alare, egu– nero jeiki erazten degu. Baiña ez da alperkerian egongo. Guk austen ditugun erropa-guziak berak josten dizkigu. - Nik aldegiterako ere etzebillen oiñetatik ando. Artuko ate nau? - Orixe zure zalantza gaiztoa! Orrela pentsatzea gaizki egiten dezu. Libre dagoen guzietan, errosa– rioa eskuetan darabilki. Blkarioa ere noiznai bada– torkio. Bere xox pixarrak, mezak enkargatzen, onuzkero aitu xamarrak izango ditu. Zutzaz oroitze– an, beti ala dio: "Bizi bada beiñepein, nola ate dabil gure alaba Martina?" 162
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz