BCCCAP00000000000000000001789
Bere erri ingurura urbildu ziranean, ala ornen zion Martinak senarrari: - Au da neretzat munduak daukan lekurik lilluragarriena. - Zuretzat zalantzarik gabe, neretzat ere badu ta. Non-nai sakabanatuta <lauden baserri txuri oiek oso begien alaigarri zaizkit. Bazekiten gure antziña– koak lur-muturrik geienak aprobetxatzen. Ango ixtilluak gogoratuz, malkoak asi zitzaizkion Martinari, baiña atsegiñez noski, bukaera ona izan zuelako. - Ortik eraman zenduten zuek semetxo au. - Bai. Ori da orduan Fraisoso. - Bai. Orrera biltzen dituzte, aitak ezagutu gabeko aurrak. Aurreraxeagoa joan ziranean: - Ikusten al dezu, intxaur aundi bat aurrean eta balkoia lore batzuekin dotoretua daukan baserri ura? - Bai; gaintxo artan. Inguru guzia aldapak beera artzen duela, oso leku erosoan <lago ura. - Ori da ni jaio ta amalau urte arte bizi izan nintzan baserria. Orko gertakari on ta txar guzien oroipena bat-batera datorkit burura. Baiña kezka batzuk ere badarabilzlkit nerekin. Bost urte auetan ez det orko berririk. Ama bizi ote zait? - Madarikatu ziñuen ama ikusteko zoratzen al zaude? - Bai orixe. Ama beti ama da. Baiña beldurrak nator, bizi bada berriro ere ez ote naun madarikatuko. - Zaude ixilik. Olako amarik ez da mundu ontanjaio. Izketan-izketan iritxi ziran etxe ondoraiño. Bio– tzeko taupadak ugaritzen ari zitzaizkion Martinari. Aurreko udare batzuen ondoan ikusi zituen anaia 160
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz