BCCCAP00000000000000000001789

zeukaten semearekin joatea izango zala, zalantza– rik gabe . Bestela, amak dena irabazi zuela esango zuten. Baiña semea galdu. Non ote zebillen ura? Beti ere kezka, batez ere amon, aitajaun eta amandrearentzat. Beren negozioa martxan utzita atera ziran, bada. Bi Euskal-Errikoak ziran. Irugarrenak ere bazuen kutsua, bere arbasoak ala ziran ta. Urteetan erritik kanpora bizi dan batentzat, bene– tan erakorkorra da bere sortetxearen oroitza. Ezin ikusiak edertu egiten du. Maitasuna artzen zaio. Ni ondo ikasia naiz orren berri. Lekarotz ta Ondarrabian joan dira nere prailletzako urterik geie– nak. Zoragarriak bi erriak ere. Baztan aldean urteak bota dituenak badaki leku atsegiña dala. Ondarrabi, berriz, etzaio atzetik geratzen. Biak baserri txuriz beteak. Ni ere olako batean sortu nintzan. Baiña ez diet nere baserri xaarrari bezelako eraspenik. Alako eraskor indarrik ez diet billatzen beste baserriei. - Zure maiteak an daudelako -esango didazute. Bai. Ori ere ala da. Baiña ez da guzla. Ustua balego ere, alako biozkada bat emango lidake. Etxera bidean eta aldapaxka batetik urrun samar, bakar, txuri , umeen jolas ta txakur-zaunkak entzunik, tximinitik kea dariola txokon batean ikus– teak, alako ezin esan dan paz atsegin bat nabaitzen det biotzean. Beraren barruan igarotako gazi-geza guziak datozkit batean nere burura. Supritu bea– rrak izango nituen, baiña atsegiñak geiago. Ura baiño baserri obeak asko izango dira. Ez, ordea, neretzat. Angoa izaki. Martinari ere zalantzarik gabe ala gertatuko zi– tzaiola. Arek beste egiteko bat ere bazekarren: naigabetan utzi zituenak poztu naia. Ortarako, berriz , denak galdutzat joa zeukaten semea bere– kin zekarren. 159

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz