BCCCAP00000000000000000001789

- Gaur asarre zatoz noski, nagusi jauna. - Lepotik gora ere oraintxe ase nau lengo emaz- tearen amak: ildakoaren aizpa neskatxa ederra dago– ela; pozik nerekin ezkonduko litzakela. Ama-alaba– ren tratua egiten aritze orri usai txarra artzen diot. Martina ere pentsakor samarra zebillen. Laster antz eman zion nagusia bere atzetik zebillela. Baiña oraingoan etzuen igesirik egingo, egokiera oberik etzitzaion geiago etorriko ta. - Nik ikusi nuen lengoan. Ez dago emakume aldrebesa. Agian zuretzako urteetan aurreratu samarra iruditu zitzaidan. - Ez da zaarregia ere. Baiña ainbeste goratzarre neskazartu dan alabari. ni bere semea banintz bezela... Ala botatzen dit arpegira: "Beste orrek aspaldian atzipetua zauzkala ez ote dakit?" Marti– na, nere inguruan dabiltzan geienen berri jakitea atsegin izaten zait. Baiña zurea ere jakin nai nuke, aintzakoz artzen banauzu beiñepein. - Lengoaren aizpa bezelakorik bai al da, bada, zuretzat? - Ondo dago. Neskazaar bizi nai badezu, zedo– rrek ikusi. - Oraindik ogei urte ez ditut beteta. Alare, nere berri ikasi nai badezu, nagusia zaitudan ezkero uste det eskubide ori badaukazula. Baiña ez dakit dan bezela nola agertu guzia. - Nongoa zaitugu? - España ta Prantzia non dauden jakingo dezu noski. - Alajainkia! Zortzi urteetarako banekien ori. - Oien bien erdian bada erri xaar bat, txikia baiña bizia. Jainkoak bestek ez daki noiztikakoa dan, eta merezi luke beti bere lurraren jabe izatea. Guk Euskal-Erria deitzen diogu. Anjaio ta azi nintzan ni. 152

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz