BCCCAP00000000000000000001789

- Aren aintzindari nabilkizu ni. Amaren itz auek etzioten on aundirik egin. Ezkontzea pentsatzen bazuen, berak aukeratuko zuen laguna. Etzuen ortarako bitartekorik nai. Etzion iñork aginduko. - Ez dago gaizki. Baiña ni askea naiz, nai deta– na aukeratzeko. - Lengo famelian Jarraitzezkeroz, ez dezu illaren aizpa bezelakorik. - Ori zure iritzia izango da. Baiña nik ez badet ala pentsatzen? - Bestea nongoa dan ez dakigun pakete egille orrek atzipetuta, zalantzarik gabe beraren atzetik ibiliko zera noski. - Neskatxa ederra, langille ta garbia da ura, edozeiñen begietatik biotzeraiño sartzeko ere; eta neri ez dit iñork norekin ezkondu aginduko. Baiña oraindik iñor ez det aukeratu. Ori nongoa dan jaki– tea ez da zailla. Baiña bere biotza irabaztea bai. Ez du iñorekin konfiantzarik artu nai. Ortan igertzen diot ez dala emakume ori kaskariña. Orrekin ezkondu nai duenak, argi ta garbi azaldu bearko dizkio bere baldintzak. Ori oso itxura ona da. - Galerazi egin bear diozu aur orri ara joatea. - Etxean maite izan balute, etzan joango. Ez badezute lotzen, berriz ara aldegingo du. Indarrean asten bazerate, asko suprituko du. - Ikusten danez, arek sarean arrapatua zauzka. - Neska eder ta maitagarria dala ezin ukatu. Alare, pauso orí ematerako, ari guziak ondo neurtu– ko ditut. Baiña nere ona edo zurearen billa zabiltza? Aspertua zeukan amaren zirikatzeak; eta egun batean -len ere askotan Joaten zan asarre samar-, azaldu zan pakete egillearengana. Bai onek aguro antz eman ere zerbait gertatzen zitzaiola. 151

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz