BCCCAP00000000000000000001789
Sendagilleak aurraren etsia eman zioten. Baiña gurasoak, egia ziotela jakiñagatik, ezin etsi zuten. Ez ote zuen, bada, onera bueltarik emango eta indartzen así? Olako amaika ejenplo baziran, eta zergatik ez beren semearekin etzuen beste ainbeste egingo? Iltzea ez beste guzia sinisten zuten. Baiña, zori– txarrez, ura zetorkion. Aurra ala ikusita, ezin zitzaion amari malkorik agortu. Beste seme-alabaren batzuk eduki balitu, errezago artuko zuen etsipena. Afta, berriz, samindua, larritua, urduri. Oartzen baizan ama bera ere poliki-poliki urtutzen ari zala; eta an zebiltzan sendagilleei, aurraren osasunak ainbeste beldur ematen ziela amarenak. Etzan, bada, etxe artan negar ta naigaberik palta. Aurraren osasunak aldaketarik etzuen ezke– ro, lenbailen bukatzea naiago. Maite zituenak artara ikusita, alde egiten zuen aitak andik, pakea zegoen lekura, bere biotza zer– bait lasaitzeko noski. Bixitarik gabeko egunik etzuen paltako gure pakete egilleak. An ikusten zuen mutiltxoa, etxeko negarrak asko kupitu gabe. Arek etzuen oraindik alako ixti– llurik ulertzen. Lasai irripar egiten zion, etortzen zanean, bere aita ordekoari. - Au maite ez dutenak badituk. Baiña naiago nikek nere semea au bezelakoa balego -zion bere– kiko, naigabetua. - Triste zabiltza -esango zion1 naigabetuta, neskak. - Nola ez naiz egongo, bada? Aurra, jaio zanean baiño ttikiago ta aulago dago, ta aitutzen-aitutzen ari da. Ama ere berdin; semetxoa ala ikusita, negar egiten du. Badakizu zer dan ori, etsi ta gero aurra izan duen ama batentzat. Maitasun guzia eman dio 145
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz