BCCCAP00000000000000000001789
Etxeko negarra S EMEA jaio ta lenengo jaiak igaro ziranean, etzegoen etxe artan atsegin aundirik. Aurra jaio zan, baiña ezin indartu. Azi bearrean, egunetik egunera ttikitzen eta aultzen zijoan. Senar-emazteen zorionak etzuen iraupen aundirik eduki. Sendagillerik onenak an zebiltzan. Etziran kas– tuaren beldur. Baiña aien jakinduriak etzezaken ezer egin an. Amaika musu ematen zizkion amak, bere mal– koz arpegia bustitzeraiño, ea artara suspertzen ote zuen, besteari ukatzen zizkionak eta geiago; baiña alperrik. Bestea, ordea, batere musu gabe, mutiltxo bikai– ña ari zan egiten, apetitu ederrekoa eta jostaria. Inbiriz begiratzen zion ari ama ordekoak. Aren osa– suna pozik bere semear1 txertatuko Uokena; baiña ori eziña izaki. Tristura ikaragarria sartu zan etxe artara. Ain itxaropenez artu zuten aurraren jaiotza, eta orain dena gainbeera zijoan. 144
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz