BCCCAP00000000000000000001789

- Eskerrik asko orain arte egin dezutenarekin. Ez al da ori geiegi izango? Orduantxe bai salbo nen– gokela. - Guri, Martina, etzaigu ori batere kostatzen. Bide aspergarri ortan oso atsegiña izan zaigu zure konpañia. Etziñuzkegu bakarrik utzi, nai badezu beiñepein. - Naiko ez det, bada? Len esan dizutet: orrekin salbatua nengoke. Baiña nola ordainduko dizutet au guzia? - Utziozu pakean orri. Gu zurekin konten ibili gera. Egun batzuetan, bada, aiekin geratu zan. Etze– kien nola eskertu egin zioten laguntza. Oraindik bazirala biotz onekoak. Bestela, non zegoen orain? Ertzaiñen eskuetan atzera-aurreraka, bere ibillerak ezin garbiturik. Aitonak itzegin zuen bere semearekin. - Zuk diozun bezelakoa bada, zerutik datorren euri intza litzake ori gure lantegirako. Pakete egillea egun auetako batean ezkontzen da, eta aren leku– rako. Egun batzuetan arekin ikasita, martxa artuko luke. Baiña zuek joan ezkero, gaizki gabiltz. Ez negozioa; ori goraka dijoa. Baiña emaztea ta semea oso gaixorik dauzkat, etsia emanak. Nai ta nai ez, bat bear det. Baita etxerako ere. Koiñatak eta ama– giarrebak asko laguntzen didate. Baiña pakete egi– teko bearrenezkoa ori da; ezin atzeratu litekena. Ekatzu zurekin eta itzegingo degu. Aurrean ikusi zueneko, zarrasta goxoa egin zion neskak nagusiari. Nolako lana zan ikusi ondoren, an geratu zan Martina. Lan arek etzeukan ezeren buruausterik. Pazientzi osoan antxe ari bearra paurrikan: puska txikiak, tornilloak alegia, zenbatu ta ortarako 138

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz