BCCCAP00000000000000000001789

- Gu Kaliforniara goaz; eta, zuk nai badezu, gu egingo gera zure jabe ara arte, erantzunkizuna gure gain artuz. - Baiña xentimorik ez det, ordea. - Esan ez dizugu gu egiten gerala zure jabe, ara arte beiñepein, ordain bearrak eta erantzunkizun guziak gure gain artuz? Andik aurrera, zedorri kon– ponduko zera. Zalantza gaiztoan jarri zan gure Martina. Ordura arteko aingeru zaintzailleak ere orixe bera esan zio– ten. Baiña gero etorri ziran beste eskariak. Orrega– tik, dena utzita zijoan iges. Baiña ertzaiñen eskue– tatik baiño aixago aldegingo zuela bi aietatik eta baietz esan zien. Ango gora-beerak konpondu ta aiekin jarri zan bizitzen. Bereala egin zan aien adiskide, bein biotza zabaldu zienean, eta zergatik zebillen ala; gaiñera, euskalduna zala... Kalifornian bizi ziranak, etziran berak euskaldu– nak; baiña beren aurrekoak bai. Diruz ondo zebil– tzanak. 11 baiño lenago munduari buelta emanez, etxera zijoazen, aspertu samarrak. Andik aurrera, beren alaba balute bezela, jan ere elkarren ondoan egiten zuten. Etzitzaion aien babesa gaizki etorri. Baiña artan bukatuko alzan? Luzea izan zan aien txangoa. Amaika naziotako kaietan egin zuten beren atsedenaldia. Baiña noizbait iritxi ziran azkeneraiño . Andik aurrera trenean iritxi ziran, senar-emazteak bizi ziran lekuraiño. - Martina -beren alaba bati aiñako maitasuna artu zioten-, guk badegu negozio koxkor bat. Jaki– ña, seme batek darama ango martxa. Uste degu an lana billatuko genizukela. 137

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz