BCCCAP00000000000000000001789
- Bai orixe, bi aldiz pentsatzen egon gabe gaiñera! - Barkatu, barkatu! -zion berriro, atzeraka- -atzeraka. - Bai, baiña alperrik. Beranduegi damutu zaizu. Busti eder bat artu gabe etzera joango. Ea, Donostiko emakume arrantzaleak izanagatik, guri adarra jotzeko gogoak kentzen dizkizugun betiko. Lauren arte, bik eskuetatik eta beste bik oñeta– tik, "bat, bi, iru, lau!" eta, rau!, aidean urera bota zuten. Berarekin hatera joan ziran kapelu ta bas– toia. Dotore jantzia etorri bazan ere, etzioten barka– tu. Busti aldi ederra artu zuen beiñepein. Eskerrak igari bazekien. Alare, bota zutenak lagundu zioten ateratzen, bi besoetatik artuta. Baita kapelu ta bastoia ere, emakumeak atera zizkioten. - Ez dezu berriz esango Donostiko emakume arrantzaleak indarrik ez daukagunik. Urrengorako eskarmentatu! Burutik oiñetaraiño bustia, ur gaziz gaiñera, tantaka zeriola atera zuten. Alare, etzan geiegi asa– rretu . Alperrik zala bai-baizekien. Berak zituen erruak gaiñera. Eta, beste busti aldiren bat artu baiño len, onela esan zien: - Alajainkia! Edozein sartzen den zuen aurrera! - Gu asarre gaudenean, guri adarra jotzera ez etorri beiñepein! - Ni Donostiko udaletxeko injenieroa naiz, eta salatu egingo zaituztet. - Berdin-berdin zaigu. Zuk bialtzen dizkiguzu– nak ere zure bidea eramango dute. Au zabaltzen bada, zure bizkar ez dute Donostiko arrantzaleak parra gaizki egingo. Urrengorako ikasi! Txuxenean etxera joan zan, bere traje eder ura uretan pasatzeko. Bestela, ur gaziak erreko zion. 13
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz