BCCCAP00000000000000000001789

- Ai, etxekoandre! Badakizu nere berri: jolase– rako nai naute, baiña ez gero nerekin ezkontzeko asmoan. - Eta ez al diezu ertzaiñei abisu eman bear? - Ez det iñor leku txarrean utzi nai; eta etxe ontara izen gaiztoa sartu ain gutxiago. Nere bide bakarra igesa da. - Eta bestea ez dezu ezagutu? - Nere nagusia ez det ezagutu ta... - Dendako nagusia izango zan. Aolku bat emango dizut: etzaite karrikotxean-eta etorritako oietara joan. Bestela, egun gutxi barru galduko zera, ta kito. - Al detan lenena joan nai nuke emendik, eta modurik ez. - Baliteke estuasun ortatik ere nik laguntzea. -Agur, etxeko andre. Nik ixilik pasako det. - Baita nik ere. Barkatzen diot nere senarrari; eta, zu joaten bazera, pakea etorriko zaigu. 129

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz