BCCCAP00000000000000000001789
- Baiña zer dezu besoan? -galdetu zion emaz– teak. Ondo zekien gertatuaren berri: Martinaren ortz zorrotzak egindako zauria zala ura. Baiña etzion olakorik aipatu. - Txakur aundi batek ozka egin dit. Garbitu ta sendagillearengana joan bear det. - Txakur batek? Orduan kontuz! Amorratua izan liteke. Lenbailen biali egin nai zuen andik neska, arraixko txarrean baizegoen. Ondo garbitu, lotu ta sendagillearengana joan zan. Naigabetua geratu zan emaztea. Alako famili ederra zuten etxean; eta orrela nor arrapatu ibiltze– ko, txakurrak al ziran? Igo zan neska zegoen lekura eta ala esan zion: - Ez diozu nolanaiko ozkada egin. - Eta nor zan orí? - Len ere esan dizut, bada: nere senarra. - Eta orri egin al diot olako ozkada? - Bai, ta sakon askoa gaiñera. Ez daukazu ortz arte makala. - Barkatu; baiña nik nere burua babestu beste– rik ez det egin. - Zer barkatu! Sekulan lan onik egin badezu, ori da. Orrela ibiltzeko zer dira oiek? Eskerrik asko, Martina, orain ,badakit norekin bizi naizen ta. Nere neurriak artuko ditut. Txakurrak egin diola; ori esan dit. - Nik emendik nora edo ara aldegin bearra dau– kat. Bestela, galduko naute. Zure etxeko pakea arraixko txarrean dago. Azkeneko iru urteak inper– nuan daramazkit. - Ezkondu zaite eta pakean utziko zaituzte. 128
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz