BCCCAP00000000000000000001789

- Alare, alperrik ibiliko da nerekin, lagunekin eta indarrean ezik. - Gizonak txakurrak al dira, bada? - Ez dakit. Baiña ni ederki ondatzen naute. Emendik joaten banaiz, moja sartu bearko det komenturen batean. - Ezkondu zaite. - Ortarako oraindik umea naiz. Ezkondutakoak dabiltza nere atzetik. Oiek jolaserako nai naute; ez nerekin ezkonduta bizitzeko. Bere erorikada ixilik gorde nai zuen. Andik aurrera gutxitan denak batera bilduko ziran. Etxeko pakea ere galdu zan. Senarra asarre 7 geratu zan, batez ere. neskaren aurka. Baiña ez atzeratu ta jazarmena uzteko asmoan. -1 Etxeko andreak ere naiko buruausteak bazera- bilzkien berekin; eta, neska arraixkotik ateratzeko, aurreko dendara biali zuen amabost bat egunerako. Egurasteak bukatu ziran. Dendara erejarraitzen bazion, beste bazterren hatera biali bearko zuen. Baiña nolako joera artu erabakitzeko, egun oiek bear zituen. Lanetik etorri zanean, senarra oartu zan neska palta zala; eta asarre samar ala esan zion emazteari: - Non sartu da Martina? - Emaztea ta bi seme-alabak baiño maiteago dezu neskatxa ori. Ura palta dala laster oartu zera. Baiña zuk eta zure adiskideak jakingo dezute non dagoen. - Nola ausartzen zera neskatxa orí dendara bialtzea? - Zer dute dendako etxeko andreak-eta? - Denda ortatik ia urtero neskatxa bat erama- ten dute, eta ez da geiago azaltzen. 123

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz