BCCCAP00000000000000000001789
Bereala igerri zion etxeko andreak neskaren pin- tasunak etzeukala neurririk. Bere senarrari esan ere bai: - Urrea ekarri degu etxera. - Ori gero esateko ez da txarra izango. Etxeko martxa onda zijoan. Martinak aurrak bereak balitu bezela maite zituen: eta senar-emaz– teak beren alaba balute bezela maite ere bera. Bere eginkizunak bete ondoren, berekin era– mango zituen Martinak aurrak. Okerrena, ezin ziela ulertu. Bat, oraindik gaztetxoa, besoan artuz, bes– tea berriz amari bezela gonatik tiraka, inguru aie– tan barrena aiekin ibiliko zan. Baratzako martxa lenengotik etzuen onda asma– tu. Ango giroa ta Euskal-Errikoa ez baiziran berdi– ñak. Emen etortzen zanak arako ez baizuen balio. Baiña bereala jarri zan. Kontentu zegoen etxeko andrea. Martina ere zer esanik ez, oraindik beiñepein. Nagusiak Banko batean egiten zuen lana, neke aundi gabea. Etzituen milloiak irabaziko; baiña len– dik ere biak diru zutenak ziran. Laster asi zan, ordea, dena aldrebesten. Nagu– siak, jai zuen guzietan, neskamea aurrekin eguras– tera joaten zanean, onekin paseatzera joan nai iza– ten zuen. Ori etzegoen gaizki. Baiña Martinari egundoko buruausteak ematen zizkion. Beti eldu ta beti zirika, bat eskatu, bestea eska– tu, azkenean baita dirua eskeintzeraiño ere, ori geiegia zan. Orduan neskak etxeko andreari ala esan zion: - Emengo pakea ere bukatu zaigu noski. Bel– durrak nabil. Beraren emaztea zeran ezkero, dena– ren berri jakiteko eskubide osoa daukazu. Garbi– -garbi esaten dizut zure senarra zirika asi zaidala. 121
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz