BCCCAP00000000000000000001789

- Martina, iritxi gera aurki zure etxea izango dezun lekura. Atsegin al zaizu erri au eta emengo giroa? - Ez du Euskal-Erriaren antzik. Baiña oso eder ta atsegiña iruditzen zait. Emengo izkuntza ikasi bitartean, larri ibiliko naiz. Alare, uste det lardas– katzeko moduan laster jarriko naizela. - Gurekin ez daukazu olako buruausterik, guk euskera lardaskatzen badakigu ta. Itxas bazter ontan, gaiñera. Leku zoragarria da au. -An ere itxas bazterrean bizi giñan. - Sukaldari bai al dakizu? - Amazazpi urte besterik ez ditut, baiña oitua nago ango erara. Emen ez dakit nolako oiturak dituzuten. - Berdintsuak. Baiña, al detanean, sukaldezai nik egingo det. lkastea komeni zaizu, ordea, tarteka neri lagunduz. Etxeko garbitasuna ere biok batera egingo degu. Aurrak eta baratza zure esku geratuko dira. - Ondo dago. Andik iges egiteagatik, inpernuan ere sartuko nintzan. Kontatu zion bi urte aietan nolako buruausteak eduki zituen. Arrituta geratu zan etxeko andrea; baiña bereki– ko pentsatuz: "Ea emen ere olakoren bat gertatzen zaigun". Neskatxa ederregia zala ura bakarrik bizi– tzeko. Baiña, neskak zionez, biziarekin zainduko zuela bere garbitasuna. Kezka ori bera zeukan Martinak ere. Senarrak egiten zizkion zear-begiratu aiek etzioten atsegin aundirik ematen. An ere ez ote zuen igesi ibili bea– rra izango? Ez ote zan, bada, pakean biziko? Artu zuen, bada, ango martxa, esandako lane– tan etxekoandreari lagunduz eta bere esku zeude– nak al zuen ondoena egiñez. 120

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz