BCCCAP00000000000000000001789

- Orain ere badiagu zerbait! Ez ote diote bizi– tzen utziko? -zion berekiko-. Nola sartu dizute lakio ori burutik beera? - Erne nentorren. Baiña zugaitz aundi baten atzetik burutik beera sartu dit. Ondoren kontatu zion gertatu zana. - Zer deabru da, bada? Ez al dauka beste zer egiñik? - Bai. Baiña auzia galduak min eman dio. Batez ere neskak irri egiten diote, eta orrek txarre– rako asmoak artu ditu. - Ertzaiñei abisatu bear zionagu. - Alperrik da, izeba. Sinistuko al didate? Obe det, beranduegi damutu baiño len, beste leku bate– an pentsatzen así. - Bai. Oraintxe esan den egia, noiz edo noiz beartu ta ondatuko auten beldurrak bizi gaitun eta. - Nere uste gabeko golpe arek bota du. Bestela, galdua nengoen. Bi besoak gorputzari lotuak geratu baizaizkit. - Orduan obe den emendik aldegin. Ezin badu berea iritxi, azkenean il egingo aun. - Bakarra ateratzen dan arte, ez daukat alako beldurrik. Osaba etorri zanean, kontatu zion gertatu zi– tzaiona. - Kakatsua aleena! -esan zuen-. Ortaraiño ere iritxi al da? - Bai. Suertea izan det. Bestela, galdua nengo– en. Zerbait pentsatu bearra daukat. - OrLizango den, bai, seguruena. Berandu damutzeak ez din balio. Oraindik lengo lanean jardun zuen. Bakarrik zetorkion arte, bere burua babestu eziñik etzeukan. Etzuen oraindik atzerarik egingo. 116

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz