BCCCAP00000000000000000001789
Dendako etxeko andreak ere bai. Asko maite zuen. Lengo garaipenagatik zorionak eman zizkion, eta espetxean igarotako egunak ordaindu ere bai. Onen senar ta seme-alabak ere alegiñak egiten zizkioten jarraitzeko esanez. Len aren lekuan lan egiten zuten guziak lapurretagatik biali zituztela, eta Martinak etziela sagar bat ere artu baimenik gabe. Igesi ibiliko zan, baiña ez gaiztoa zalako. - Eskerrik asko, zuk eta zureak egiten dizkida– zuten goralpenakgatik. Benetan pozten naiz. Eza– gutzen nautenak badakite nere berri. Luzaroan lasai ibili zan. Baiña berriro lengo mutilla asi zitzaion an da emen tarteka azaltzen, baiña urrun oraindik, beti bezela noski nola ta non– dik erasotzeko egokiera billatzen. Izutu zan. Erne zebillen. Maite zuen bere aska– tasuna, eta beste edozeiñek bezelako eskubidea zeukan berak nai zuen lekuan ibiltzeko. San Juan bezperan, ango jaiak orduan baidira, Martina erne zijoan. Etzuen iñor ikusi. Goibel samarra zegoen: eta zugaitz baten atzetik, bertatik bertara, lazo bat sartu zion burutik beera auzia gal– dutako mutillak, txolartean arrapatzeko, bertatik baizan, eta neska gaixoa lotua utzi zuen. Karraxi baten ondoren: - Oraintxe bai ondatu nautela! Baiña etzuen etsi. Etsaiak eskuekin arrapatu baiño len, indar guziekin tira zion lokarriari; eta uste gabeko golpe orrek muturka bota zuen loka– rriari eusten ziona. Arrastaka eramango zuen bel– durrak, utzi egin zion. Bai Martinak ere , bere ura gerrian zuela, lasterkari eman ere. Alaxe sartu zan etxera. Mutilla, berriz, zauritua eta amorruz geratu zan . Izebak ikusi zuen lasterka sartzen. 115
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz