BCCCAP00000000000000000001789

Neska, bada, etzegoen atzera egiteko. Ondo ari zan dirua irabazten, eta bere etorkizunean pentsa– tzen asía. Jakiña, bakarrik bizi bearko zuela, bere ondra galdu ondoren. Gaur ere usai txarra dauka pekatu orrek. Orduan zer esanik ez. Bere burua mantentzeko aiña orain egin bear. Bestela, txakur ustelentzat jcilaserako bestetarako etzan geratuko. Amets ori egiten zuen Martinak. Orregatik, lengo etsai ura etzedilla berriz beragana urbildu. Ezta besterik ere. Bestela, auzia galdutako mutillaren martxa eramango zuen. Epailleak egindako zemaiak ere zerbait atzeratu eraziko zuela lengo txakur ustela. Etzuten uste len– goa bakarrik urbilduko zitzaionik. Naiko eskarmen– tua eman zion. Mutillak egindako zemaia ere gogoan edukitze– koa zan. Etzala alegia arazo ura artara geratuko. - Mundu guziak jakin dezala, bada, baita amak ere, gorputz au pekaturako saldu baiño len, nere borondatez beiñepein, bizia galduko detala. Etzan bere senide ta lengo lagunak uste zuten bezela bizi. Andik aurrera ere neurriak artuko zituen, indarrez edo diruz zetozkion txakur ustelak uxatzen. - Lenengo erasoa irabazi det. Baiña orain len– goak edo besteren batek proba egin naiko du. Nik ere, bada, indarrez eutsiko diot. Betiko martxan jarraitu zuen, bada, zetorrena zetorrela. Iñoren aurrean etzan kokilduta geratuko. Beti berekin zeraman eskuan, gaiñera, laban txo– rrotx ura, ausartzen zanari gogor egiteko. Osaba-izebak arrazoi ematen zioten. Aien laguntzaren paltarik etzuela izango. 114

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz