BCCCAP00000000000000000001789

Alaba A UZIAREN ondorenak egundoko ixkanbilla jarri zuten Martinari eraso zion mutillaren aurka. Oiu lizun askoak aizkatu zituzten. Orduan ere etziran denak mingain garbikoak. Epaileari ere erasotzen zioten: irugarren aldia hazuela arazo beragatik auzi egiten ziotelá.: ·ea 'bein zergatik etzuten ondo zigortzen; etzirala txakur ustel baten beldurrak ibiliko. Martina ere ordukoz ondo atera zan. Baiña etsaia askea zebillen, eta ordaiñak eman nairik. Eta, lan egingo bazuen, betiko bidetik ibili bear. Arraixkoa len baiño aundiagoa noski. Ez ote zan erri artan beste neskarik? Bera etorri berria eta beti bakarrik zebillela ikusten zuten. Orregatik ibiliko ziran beraren atzetik iruzur– tzeko itxaropenetan. Len maitasunaren-• itxurak egiñez zebillenaren barruan, gero gorrotoa jabetu– ko zan. Mutiko arroa ornen zala jendeak arpegira botatzen ornen zioten. Ezagutzen etzuten neskatxa batek lotsagarri utzi zuelako, arantza ori atera naiko zuen. Gaiñera, milla franko aiek ere min emango zioten. 113

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz