BCCCAP00000000000000000001789

- Martiñatxo nerea, bizi baaiz, non ta nola ote ago? Deabrua zirika ari zitzaion. Biziaren erdia eman- go luke pozik alaba bere semearekin aldamenean edukitzeagatik. Baiña alperrikako negarra. Noiznai nabaitzen zuten bakar-izketan eta nega– rrez begiondoak malkoz erreak. - Ai, Martinatxo, nere alaba maitea! Non ote abil, bizi baaiz beiñepein? Eta, eziñak zapaldua, ere burua galdu ote den? Etxean bazeukaten Ama Birjiñaren irudi bat. Artzai Onaren Ama zeritzaiona. Gau eta egun kan- dela piztua edukitzen zuen. Alaba galdu ta urrengo iru urteetan izan zan Lurdesen. Amaika meza an emateko enkargatuta etorriko zan etxera, lenago oitu bezela. Baiña orain alabatxoa aldamenetik palta. Bere seme-alabak kezkatuak bizi ziran, ama gal– duko ote zitzaien beldurrak. Sendagilleetara eramaten zuten; baiña alpe– rrik. Aren gaitza etzala gorputzekoa zioten; espiri– tukoa zala. Kezka ta naigabeak urtutzen ari zuten, eta auek eramango ote zuten azkenean mundu ontatik. Atarían billobatxoak jolasean ikusita, bere ala– baz oroitu eta negar egiten zuen, Martina gora ta Martina beera. Eta oraindik ez al zuen okerragoko pekatua egin, bere billobatxo Martintxo eramaten utziarekin? Noiznai elizan zan bikarioarekin aitortzen eta aolku billa. Apaizak etzeukan nolanaiko pazientzia. Etxera ere etortzen zitzaion; baiña <lena alperrik. Arna gero ta aulago ari zitzaien jartzen. Bikarioak azkenean ala esan zion: - Zu beti elizan zabiltza eta ez dezu sinismenik. 111

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz