BCCCAP00000000000000000001789

- Eta aur gaixoari zer egin ote diote? - Zaude ixilik. Amari egiña baiño beltzagoa da ori oraindik noski: onera etorri ziran amerikar batzuei saldu. - Eta non zegoan bere amonaren kontzientzia? Ura zan lenengo . - Denok ez degu, ordea, berdin pentsatzen; eta, pekaturik ez egitezkeroz, bakoitzak bere kontzien– tziari begiratu bear ornen dio. - Amona batek bere billobatxoa ez geiago mai– tatzea ere.. . Agur egiñez joan zan osaba; baiña kezkaz betea eta naigabetan. Ikusten danez, oraindik ere amona larrutzen ari dira bere artekoak. Martina orain bizirik azalduko balitz, amaika malko ixil txukatuko luke. Joakinak, berriz, bere ezkontzako moldaketak aurreratu samarrak zeuzkan. 109

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz