BCCCAP00000000000000000001789

zana, amaren ukoak begiak zabaldu zizkion, lagun urkoarekiko konfiantza galtzeraiño. Berak etzuela errurik. Baiña amak etzion sinisten gizon baldar batek beartu zuenik. Orregatik aren iñorekin tratu- rik nai ez izatea. Amaika negar egin zuen gaixoak, eta egin det nik ere; eta, bi urte ta erdi joan diran arren, artaz oroitzean malko samiñak datozkit geldi-geldi ixurian, masaillean beera, gaur oraindik ere. Amak etxetik biali egin zuen, ume bat bezin inoxentea zan alaba gaixoa. - Nere iritzia ez da, bada, zurea bezin ezkorra. Arek seniea an utzi zuen ezkero, ez dala illa. Non– bait mundurik mundu or ibiliko dala, ajola gabeko txakur bat bezela jarria. Gorputz dotorea zuen eta ortatik biziko da. - Litekena da, bai, ori. Ezin biziak begiak gorriak ornen ditu; eta bera jostaillutzat artzeagatik naiko dirua eskeintzen badiote, ezetzik ez nuke esango. Baiña etzan ura emen olakoa. - Jainkoak erruki dezaiola. Biotzean kezka gaiztoak dauzkat nik ere. Baditut artaz nere eran– tzunkizunak. Nork pentsatuko zuen, bada, nere arreba doña Joanak, alegia, dagoen bezela elizari emanak, alabari ori egingo zionik? Ikaragarriak esan nizkion. Bere arazoetan ez sartzeko esan zidan. Ez niñula geiago etxe artan ikusi nai. Eta, nere illoba bezela, aurrean biali niñun. - Orain, bada, damutzeak ez digu balio. - Zu, aren ordez, zorionekoa. - Jainkoak ala nai dezala, laster gaiñera. Baiña or ere inpernua arkitu nezake . Ori baneki, dena utzi ta moja joango nintzake. - Ez dezu beiñepein lagun maitea, atsegiñez zorionak emanez, aldamenean ikusiko. - Ezta ni ere, zoritxarrez, aren eztaietan ordai– ñak eskeiñiz. 108

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz