BCCCAP00000000000000000001789
Ama-semeekin egin zuten zuzengabekeri ura ere bai, aztua zegoen, bero artan asko itzegin bazan ere. Norberari tokatu ezean, ez digu kilixkarik egi– ten. Non sartu ote zan gaixoa, illa edo bizia, azta– rrenik ez uzteko? Olakoxea da mundu au. Ama-seme batzuengatik berdin-berdin jarraituko du. Negarrez ariko al gera, bada, beti? Aiek biotzean utzi diguten utsuna beste batzuek betetzen digute. Agian aiek bezin maitaga– rriak izango zaizkigu. Bestela, lurbira ontan bizi pozik ez legoke. Baiña baziran oraindik, aren lagunen batzuk ikustean, artaz oroitzen ziranak, kontzientziak salatzen zituelako-edo. Lagun maite oietako bat, bada, Joakina zan. Ura ta Martina lagun maiteak zirala-ta, iñoizka ari galdetzen zioten. Bizi bazan beiñepein, nonbaitik aren eskutitzen bat artuko zuen itxaropenik etzuen oraindik galdu. Baiña, ordura arte, bere betiko erantzuna berdiña izaten zan: etzekiela ezertxo ere. Oraindik ere oroitu utsak begietatik malkoak atera erazten zizkion, ama-semeen galeraz pentsatuz. Bera ando zegoen. Laster ezkontzeko asmoan zebillen, gaiñera. Baiña bere laguna illa izango zala. Bestela, andik edo emendik, bere berri eman gabe etzuela zalantza gaizto artan edukiko. Kalean erosketa batzuk egin ta etxera zetorren batean, Martinaren osaba batek ala esan zion: - Egun on, Joakina. - Baita zuri ere, Martin. Kale aldetik etxera? - Bai, beti egin bearrak izaten ditugu-ta, ez beti goxoak baiña. Eta zu? - Ementxe. Zerbaiten bearrean arkitzen gera askotan. Erosketa batzuk egitetik nator. Nere pol– tsari ustu aldi ederra eman diot beiñepein. 106
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz