BCCCAP00000000000000000001789
Joakina L IBURU ontan len aipatu degun Joakina, Marti– naren laguna izan zan beti. Bein ezagutu zuen ezkero, jostundegira elkarrekin joango ziran. Etorri ere bai, bide erdiraiño beiñepein. Au Martina baiño zarxeagoa zan, eta jostera joa– ten ziran neska sail artan nabarmena aien elkarre– kiko eraspena. Negar asko egin zuen, laguna modu artan galdu zitzaiolako; eta ez gutxiago, semea arrotzak eraman ziotelako. Geroztik etzuen aurraren amona begi onez ikus– ten. Ezta itzegin ere. Erra gaiztoa artu zion. Jendeak ere, artaz oroitzean, gaizki itzegíten zuen. Joakina ixilik geratu bazan ere, etzion barkatu. Ezta bakartuko ere, berak zionez. Martina, itxuraz beiñepein, aztua zegoen. Baiña oraindik oroitzen ziranak bazíran erri artan. Naiz illa edo bizia, zalantza gaizto ori geratua zan bere maiteen artean. Jostundegitik txuxen amarengana Joaten zan neskatxa alai ura aztua zegoen, bada, beretakoren batzuk oroituko ziran baiña. 105
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz