BCCCAP00000000000000000001789
- Bidea lokaztua zegoen eta, oiñetakoak zíkín– tzeko beldurrak, arrítik arrira jauzíka nijoala, itzik trukatu gabe, bi besoetatik artu ta atzera lokatzera botatzea al da, zuk díozun zírri goxo ori? -eran– tzun zuen neskak. Orí entzutean, algara gozoa egin zuen jendeak. - Eta zuk zer erantzuten diozu? Uste gabeko orrekin txirrixtatu ta erori egin zala lokatzera. - Orrek diona egia al da? - Arrigarria ori. Bertan zutitu bearrean, arras- taka lokatzetan barrena bazter batera eraman nai– rik asi etzitzaidan, bada? - Nola zutituko zindudan, zerorrek índar egíñaz lokatzera bota nínduzun ta? - Bai zuk gogor asko eldu ere. Ainbeste ixtillu ta lokaztu gabe zutituko ninduzun, zure asmoa orí izan balitz. Mutillak igerri zion txorakeri galanta egin zuela salatzea, eta orain denen aurrean lotsagarri gera– tzen zala. Iru lekuko aiek galduko zuten, eta etzion erantzun, alperrikako lana zala ta. Orduan neskari galdetu zion epailleak: - Zergatik sartu zenion labana? - Nere burua galdua ikusi nuenean; eta ez bali- ra iru gazte oiek azaldu, ez ote níntzan gero bertan geratuko? Erriak oiu egin zuen. Baiña aiek esaten zituzte– nak, ez dago emen jartzerik. Ondoren iru gazte aiek itzegin zuten, eta auzia erabakitzen etzegoen zailla. Unetxo batean iru epailleak barrura sartu ziran. An beín beren erabakia artu zutenean, ordezkari egiten zuenak ala irakurri zuen: 103
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz