BCCCAP00000000000000000001789

Auzía egiten zitzaienak, au baiño berago, bat eskubítara ta bestea ezkerretara, epaillea baíño aurreraxeago. Mutillak, eskubitara ta bakarrík, etzeukan babeslerík, eta lekukorík aín gutxi. Berak bere burua zaindu ta babestu bearko zuen. Ezkerretara zegoen neska. Onek ere etzeukan babeslerik. Baíña baí aldamenean ítzultzaille bat eta beste íru gazte lekuko. Osaba ere an zuen. Dena bear bezela martxan jarrí zanean, epaille– ak txintxarría jo zuen, ango jendearen marmarra ixil erazteko eta auzía astera zijoala ernarazteko. Lenengo, mutillarí bere ízen-abízenak eskatu zizkion. Bai onek garbí erantzun ere. Urrengo, non jaio ta non bizi zan. Ondoren: - Zin egiten al dezu egia esango dezula, eta soil– kí egí utsa? - Bai, jauna. Zín egiten det. Neskari ere galdera berdintsuak egín zizkion. Onek !aster bereganatu zituen entzuleen bíotzak, eta así zan auzia. Lenengo galdera mutillari: - Egia al da zuk bídera atera ta indarkeríz neska beartzen asi ziñala? Etzuen lenengotík erantzun. Orí aítortzen bazuen auzia galdua baizeukan. Epailleak galdera bera egin zion berriro: eran– tzuteko lenbailen. - Erdizka da orí egía --erantzun zuen-. Jola– sean gabiltzanean, mutillak neskari egiten dion zirri lege bat besterik etzan orí. - Zuk zer erantzuten diozu? -galdetu zíon neskari. 102

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz