BCCCAP00000000000000000001789

Auzia A UZI eguna ere iritxi zan, bada. Inguru artan iru gazte aiek zabaldu zuten gertatu zana– ren berri. Ingurukoak egun eta ordu orren zai zeuden, bada, auzi ori ikustera joateko. Orregatik, epaillea azaldu baiño ondotxoz lenagotik, jendea auzitegia iriki zai zegoen, sartzeko lekua arrapatu nairik. Zabaldu zanean, bereala bete zan. Batez ere emakumezkoak, eta aietako geienak gazteak, zala– parta puska bat ateratzera etorriak. Jolaserako zeuden, bada. Baiña denen asmoa berdiña: neska babestu. Ai zer nolako ixkanbillak aterako zituzten! Epaillearen maia denen aurrean zegoen, erdi– -erdian, eta ondotxoz gorago. Txintxarri bat ere bai. Oitura ala ornen zala. An beiñepein bazegoen. Erri txiki oietara etzan oraindik aurrerapenik sartu. Jendearen berriketak ixil erazteko-edo. • Epai rnaian iru aulki zeuden jarriak, eta epaillea bi laguntzailleekin etorri eta beren aulkietan exeri ziran, epaillea erdian zala. 101

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz