BCCCAP00000000000000000001233

Eta badituzte ere Deunak (Santuak) ta Deunenga– nako yaiera; ta bereziki Andre-Mari'ganako yaiera sutsu ta argia. Eta baita txadonetan (1) Deunen irudiak, guk bezela. Ta eliz-jerarkia ere bai. Zergatik ba alaka aipu txikia egin gaian areitaz ... ? Lenengo Aldian, sakon ta luze egin baitzuten (2) ortodosoetaz, ori izan zan arrazoia emen ain gutxi egi– teko. Ala ere Aba batzu arrenkuratu ziraiako, azke– nez biak sartu zituzten "Orokartasunaren" gaian, bai protestanteak baita ortodosoak. 3. Batasuna ezta berdintasuna Badira katoliku izatera berriz etorri nai eztutenak, euren yatorrizko erlijio-aberastasun espiritualak utzi bear izango dituztelako bildurragatik. Eta bildur orreik arrazoindunak baditez, orra ba orduan Eliz katolikua ere eztala, bear bezelako, oro– karra. Elizak, alde ta aldi oro, egi-egian orokarra agertu bear du. Ala ere, batasuna egitearren, geiegiz– ko yokabidea artu omen du noizpait berdintasunera. Bear bezelako ekumenismoa (orokartasuna) bere– izteko, ona zeinbat ezagungarri: erri-izketak geiago erabiltzea, Apostoluen oinordeko diran gotzai yaunei biotzagoz laguntzea animen zaintze ta zuzentze lan- (1) 37-garren orrialdeko oarkizunean ikusi zer esan nai duan "txadon" itzak. (2) 23-garren Yon A. S. ta "!!-garren B.", 140-orrialdetik 152-orr. Baita ondoren dagoan "geigarria" (153-163). 96

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz