BCCCAP00000000000000000001233

tik aldendu ziran Sorkalde'ko Elizak ta Protestanteen Baldernak (1). Lehenbizi iru buru oneik bakarrik ziran. Gero iru orrei, beste bi erantsi zizkieten : 4. Katolikuen ar-emanak ta gora-berak kristau eztiranekin, batez ere judutarrekin. 5. Erlijio-askatasuna (erderaz, "libertad religio– sa" deritzaiona). Azkeneko bi oneik, azken unean ta arin-arin ta itoka bezela, eratxiki zizkioten "Orokartasun" gaiari. Baina, 5-karrena, erlijio-askatasuna alegia, yoan-eto– rriak egin ta egin ibilliz ta ibilliz, azkenez laugarren Aldiraino igaro zan. Ta guk ere, yakina, an dakar– kegu. Ala ere, Arabe-leterrietatik etorri patriarkak ta go– tzaiak, lenengo unetik beretik, ahal bezin zuten go– gor, yo ta yo asi zitzaizkion 4-garren buruari ere. Etzuten inolaz ere nai, Batzarrean judutarretaz ari izatea. Bestela, Arabiarren leterrietan (ainbat dira mun– duan, batez ere Urbilleko Sorkaldean) aldi txarrak etorriko zitzaizkiola Elizari, Batzarrak judutarrei no– labaiteko maite-erakutsia agertu ezkero. Ta gainera mundu zabalean sakabanaturik dauden Arabiarrak, istilluak ikusiarazi ta kalteak egingo zizkiotela Eli– zari. Orregatik Batzarrean ez erabiltzeko zera ori, zioten. (1) Baldernak: Comunidades, "Communautes". 90

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz