BCCCAP00000000000000000001233
V OROKARTASUNA (1) Gaiak lehenbizikoz iru buru zituan : 1. Katoliku orokartasunaren oinarriak. 2. Nola agertu orokartasun ori egiteetan. 3. Erroma'ko Eliza- (1) "Orokortasun" itzak, erderazko edo latinezko "ekumenismo" adiarazten du. Ta "ekumenismo" !a "ekumeniko", grekerazko "oikumenikos" itzetik datoz; ta azken ori, berriz, "oikumene" itze– tik: bizi-lagunak dituan "lurra" esan nai duana. Eta ortik, bai– ta erderazko "universal" esan nai du ere. Ola "Corominas"'ek be– re iziegi laburrean. Euskerazko itz "orokarr"-ak ere "universal" er– dal-itza ondo adiarazten duala-la, "ecumenico" ta "ecumenismo" adiarazteko ere, mintzo ori bera ondo iruditu izan zait. Beraz geie– netan euskal-berba "orokartasun"-a erabilliko del; baina baditeke, noizpait, "ekumenismo" itza ere erabaitzea. Ala ere, itzak berez esan nai duana la Batzarrean izkatu zan gogaia, eztira berdin-berdinak. Itza berez estuagoa da; ideia be– rriz zabalagoa. Batzarraren ideia auxe zan: "munduan diran era orotariko kris– tauak, Gogo Deunak eragin-da, batasunera yoan nai duten aldie– tan gaudela". Jgidura berri orreri "orokortasuna" ("ekumenismoa") deitu zioten Batzarrean. Eta batasunera yoateko nai izate ori, ez– tala bat bederarena bakarrik, baita kristau-gizarte ororena ere. 89
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz