BCCCAP00000000000000000001233
Autarkiak eman aurreko egunak, bizi-biziak ta mu– gituak izan ziran. Goian esan degunez, Txile'ko ta In– glaterra'ko gotzaiek Andre-Mari'ren gai berezirik etzuten nai ; Elizaren gaiari erantsirik yoatea, nai zuten. Frantzi'ko gotzaiek ere ortara etorri ziran ge– ro geien-geienak. Urrillaren 29-an, astearte, eguerdiko amaikak yo– tera zioaztela, maiburu zegoen "Agagianian" kar– denala onela mintzatu zitzaien : "bai" edo "ez" esa– teak, etzuela ikututzen mamia ta muina bera. Biek, aintza berdina ematen ziotela Andre-Mari'ri. Za– lantzak, Andre-Mari'ren ikaskizuna non ta nola ta– jutu : artan bakakarrik ziraiako, ez aren goresmene– tan ordea". Ta orra autarkiak zenbatu zituztenean, 1114 atera ziran, Elizarekin baturik nai zutenak; eta 1094, gai berezi ta xoilla nai zutenak. Beraz, Andre-Mari'ren ikaskizuna Elizarekin loturik nai zutenak, autarki gu– txigatik irabazten zuten. Irabazi bai; baina doi-doian. Orregatik, Zadorlariak oiuztatu zituanean, isillune lu– ze ta sakona izan zan Batzarrean. "Balie" A. bera ere arriturik zegoan, berak egin ikasgaiak etzuelako irabazi; gutxi-gutxigatik bada ere, galdu zualako. Baina andik laster, Otsaillaren (1) 7-an, "l'Osservatore Romano" egunkarian idazlana argitara zuan : "Mari, Elizaren irudi ta Ama" izen– buru zuana. (1) Otsailla. Bizkaian "Zezeilia". 87
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz