BCCCAP00000000000000000001233

eriotzaz sortutako "gorputz mistikua ", "gorputz mis– tiku" onen burua, Kristo bera dala. Gorputza berriz Eliza ta eliztarrak, au da kristuak. "Eta Batzar onetan, Eliza beronen lau ikusgunetan (1) aztertu bear zala: lenengo, bere barnean ta bere ba1tan, au da Elizak bere barnean ta bere baitan bere buruaz duan ezagueran, ustekizunean ta gogaieran. "Bigarren, Elizak egin bear duan azal-berritzean ta gazte-berritzean. "Irugarren, kristau <liran oroen batasunean. "Ta laugarren, Elizak gaurko munduakin egin bear duan alkar-izketan; ta gaurko munduakin dituan zeri– kusietan". Beraz, Batzarraren elburua olakoa dan ezkero, An– dre-Mari'z yardutean ere, ortara yo bear zala; ta An– dre-Mari'k Kristo osoakin, Elizarekin ta kristauekin alegia, duan yoan-etorriz ta zer-ikusiaz ari bear zala. Alik eta ongien, bai orixe; baita luze ere; baino siniskai berririk itzebaki gabe, "II-garren Batikano" au eztoalako siniskai berririk oiukatzera ta mugatzera. Esaten zuten ere, gainera, Andre-Mari Elizaren gai– barruan sartu ezkero, aldez Elizak irabazten zuala, Andre-Mari'ren edertasunaz orniturik agertzen da– lako; aldez Andre-Mari'k berak ere irabazten zuala, Elizaren atalik bikainena ta goresgarriena azaltzen dalako. Orregatik, Andre-Mari ere Elizarekin batean aztertu ta ikasi bear dala. (1) Aspecto, punto de visto, "aspect, point de vue". 86

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz