BCCCAP00000000000000000001233
Zertan etzeuden, ba, batean alde bi orreitakoak. .. ? Andre-Mari'ri buruzko ikasgaia, non ta nola ipini ta tajutu ... Ortan zuten kasailla ta eztabaida. Lenengoak, Rufino Santos kardenala esalari (1) zu– tela, Andre-Mari'ri gai berezi, osoa zor zitzaiola, zio– ten. Bigarrenak berriz, Koenig austriar kardenala aitzindari zutela, Batzar onen elburua, yomuga ta gai– rik nagusiena "Eliza" zan ezkeroz, Andre-Mari Eli– zaren gai-barruan ondo ta egoki-egoki egongo zala, zioten. "II-garren Batikano"-k Elizari yauregi eder-eder bat eraiki nai ziola, datozken mendetan, oroigaillu . edo orikarri (2) bikain-baikaina bezela, gores-gore– tsia izango dana. Ta Elizaren yauregi arrigarri orretan bizitza bat osoa, alik eta zoragarrienez apaindua es: keintzen zioten Andre-Mari'ri ; baina gai berezirik ez. Paper asko zabaldu zuten Andre-Mari'ri gai bere– zi, osoa eskeini nai zioten orreik. Pedro Deunaren ba– silikaren atarian berean egon zan noizpait gotzai mal– tzoa, iritzi orren paperak banatzen; ta sartzen ziran Abai, olako paperak eskura ematen zizkien. Ta orreitariko paper batzu, gainera, Sorkaldeko zenbait gotzaien izenetaz izenpeturik ere bazeuden ; ta Andre-Mari'ri gai berezia zor zitzaiola, zioten; ta (1) Locutor, "speaker". (2) Monumento, "monument". 84
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz