BCCCAP00000000000000000001233
6. Erlijiosoak Orain.ik geiago: bein Elizaren deuntasunaz yarduten ibilli ezkero, bereala etorri oi zitzaien gogora ta esku artera, "fraideak ta monjak komentuetan daramaten santutasun-biziera" ere. Ala ere, "_Santutasuna Elizan" buru au etzegoan ain ondo egina; ta apostolutza-lanetara loturik oi dauden laikoak ere, buru au oso laua, arruntegia ta ala-olakoa zala esan zuten, beste ikusbitartez begiratu ezkero biozkarri ta suspergarri badadi ere. Konturatu bear degu, emen barruan korapillo au dagoela : Eliz-Gurasoak etzutela nai, alegia, bat egi– tea Elizaren santutasuna ta fraideak ta monjak da– roaten santutasun-biziera. Alderantzi, santutasuna kristau guztientzat dala, irakatsi nai zuten; ez baka– rrik fraideentzat ta monjaentzat. Eliztar guztiak, bai laikoak, bai apaizak, bai fraide ta monjak, <lanak, deituak daudela santutasunera. Errian oso sustraitua ta zabaldua dagoela, zioten gotzai batzuk, fraide ta monjak dirala bakarrik santu– tasun-bideetan ibilli bearra dutenak. Ta iritzi ori bes– telatu nai zuten. Esate baterako, Lisboa'ko patriarka "Cerejeira" kardenalak, argi ta garbi ta tinko esaten zuan : "erriak uste duala, santu izatea fraideen ta monjatxoen kon– tua dala bakarrik, ez ordea munduan bizi <liran guz– tiena, au da eztala Yainkoaren erri osoarena". Orra ba orain, Eliz-Batzarrak santu izateko deiaren ideia ori, Yainkoaren erri guztira edatu nai zuala : 80
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz